155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herrilurren esleipena Noainen

Bizilagun guztiei jakinarazten zaie 2015eko uztailaren 28ko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zela:

1. Espedientea abiatzea Noain Elortzibarko Udalak Noainen duen laborantzako herrilurren aprobetxamenduak esleitzeko, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduaren bidez, eta soberan gelditzen diren lurzatiak, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez:

–2/948 lurzatiko B azpilurzatia, 178,25 metro karratuko azalera duena.

–1/324 lurzatiko A azpilurzatia, 571,14 metro karratuko azalera duena.

–2/447 lurzatia, 1.755,40 metro karratuko azalera duena.

–2/516 lurzatia, 3.159,79 metro karratuko azalera duena.

–2/493 lurzatia, 1.433,10 metro karratuko azalera duena.

–2/519 lurzatia, 232,64 metro karratuko azalera duena.

2. Erregu bakoitzeko, kanon hauek ezartzea errentamendurako:

2.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduetarako:

–Lehorreko lurrak: 21,30 euro/erregu/urte.

2.2. Herritarren arteko zuzeneko esleipeneko aprobetxamenduetarako:

–Lehorreko lurrak: 28,10 euro/erregu/urte.

3. Lehentasuna duten herritarrendako esleipena nahiz herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek herrilurren esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Noain Elortzibarko Udalaren herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, ordenantzaren 15., 17., 32. eta 36. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

4. Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1511163