2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2015eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, ontzat eman zuen Alkatetzaren 2015eko ekainaren 11ko ebazpena, 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea onetsi zuena, Udalaren 2015eko aurrekontua betearazteko oinarrien 11.2 oinarrian aurreikusiaren arabera.
1.–Kreditu transferentzia, 1.000,00 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batetik, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") beste kontu-sail batera, 1.000,00 euro.
Hala ere, Alkatetzak 2015eko ekainaren 30ean eman eta 2015eko uztailaren 28ko osoko bilkuran adierazitako ebazpenaren bidez, 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea aldatu da, 11.2 oinarrian aurreikusiaren arabera. Honela geratu da:
1.–Kreditu transferentzia, 1.000,00 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batetik, gastuetako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak") beste kontu-sail batera, 1.000,00 euro.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1511160