2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Udaleko kideen bilkura-sariak
Leitzako Udalak, 2015eko uztailaren 28an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Ikusirik abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikulua, “Nafarroako udalentzako konpentsatzioa, hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera”.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.
Gaia aztertu ondoren, ERABAKI DA:
1. Urteko ordainsari hauek ezartzea, ondotik zehazten diren kargudunentzako, 2015eko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin:
–Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak: 80 euro osoko bilkuretara joaten diren aldiro, eta gehienez ere 12 bilkura urtean.
–Karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,30 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.
Leitzan, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1511206