155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Animaliak edukitzea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2015eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leatxen, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1511190