155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udaleko kargu hautesgarriendako ordainsariak

Itzako Udalak, 2015eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraituz,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Dietak:

–Osoko bilkurara joateagatik: 60 euro zinegotziko.

–Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 60 euro zinegotziko.

–Kide anitzeko organoetara joateagatik: 60 euro eguneko.

–Kontuen Batzordera joateagatik: 60 euro.

Bigarrena.–Alkatetza: Hileko 700 euroko ordainsari partziala.

Hirugarrena.–Itzulketa eta kalte-ordainak:

–Kilometrajerik ez ordaintzea Itzako Udalaren lurraldearen barnean egindako joan-etorriengatik.

–Benetako gastuak (adibidez, aparkalekuko tiketa) ordainduko dira, baita udalerritik kanpoko joan-etorriak ere, 0,3 euro ordainduta kilometroko.

Eta aferaz eztabaidatuta, erabaki da: Alkateak egin proposamena onestea gaur egunetik abendura bitartean.

Eritzebeitin, 2015eko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1511143