155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako
aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena
Hasierako onespena

Garraldako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L1511150