155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Garraldako Udalak, 2015eko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2015eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, argitaratu zen, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Garraldan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

57. artikulua. Mendian aski izan eta, Nafarroako Gobernuak baimendu eta Mendi Zerbitzuak markatu ondoren, Garraldako Udalak etxeko egur loteak banatuko dizkie ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen titularra daukaten familia unitateei.

Egur lote baten onuraduna izan ahal izateko, bizilagun erroldatuek frogatu beharko dute lotea eskatzen den etxebizitzan urtean 9 hilabetetan, gutxienez, bizi direla.

Halaber, ondokoak ere egur lote baten onuradunak izaten ahalko dira:

a) Bizilagun erroldatuak, etxebizitza baten titularrak direnak eta urtean 9 hilabetetan bertan bizi ez direnak: egur lote bat lortzeko eskubidea izanen dute bi urtean behin.

b) Bizilagun erroldatugabeak, etxebizitza baten titularrak direnak: egur lote bat lortzeko eskubidea izanen dute hiru urtean behin.

c) Etxeko egur loteak izan arren, Udalak lote bat ematen ahalko du urtero, udal tabernan kontsumitzeko, eta beste bat, aldiz, hiru urtean behin, udal harategian kontsumitzeko.

64. artikulua. Garraldako Udalaren herrilurretako basafruitu, landare aromatiko, sendabelar, onddo eta perretxikoen aprobetxamendua honako onuradun hauei dagokie:

a) Adin nagusiko bizilagunak, erroldatuta daudenak eta bertan bizi direnak, urtean 12 euroko kuota ordaindu ondoan.

b) a) puntuan sartu gabeko nornahi, Osoko Bilkurari bidezko iruditzen bazaio, urtean 100 euroko kuota ordaindu ondoan.

c) a) puntuan sartu gabeko nornahi, Osoko Bilkurari bidezko iruditzen bazaio, egunean 15 euroko kuota ordaindu ondoan.

d) Aurreko ataletan sartu gabeko nornahi, toki entitatearekin egiaztatzeko moduko lotura daukala frogatzen badu, adibidez:

–Toki entitatean jaio izana.

–Toki entitatean 10 urtean, gutxienez, bizi izana.

–Toki entitatean etxebizitza baten titularra izatea.

d) ataleko kasu horietan txartelaren urteko kostua 30 eurokoa izanen da, eta, baldintza horiek betetzen dituen pertsona horrek ez ezik, ezkontideak edo berarekin afektibitate lotura iraunkorra eta nabarmena, senar-emazteena bezalakoa, duenak eta seme-alabek ere izanen dute txartela eskuratzeko eskubidea.

66. artikulua. Txartelaren balioa urtekoa izanen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n amaituko da.

Iragarkiaren kodea: L1511149