155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena (2015/244 Ebazpena)

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute, alkatea herrian ez dagoenean, alkateordeei dagokiela, beren izendapenen hurrenkeraren arabera, hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea eta horretarako berariazko eskuordetzea beharko dela.

2015eko abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an oporretan izango naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxarri Aranaztik kanpo nagoen bitartean, 2015eko abuztuaren 1etik abuztuaren 2ra arte (biak barne), Aitor Karasatorre Muguruza zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Aitor Karasatorre Muguruza jaunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1511189