155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Esteribarko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua, eraikuntza ordenantzen 56., 64. eta 73. artikuluei dagokienez, Jose Joaquin Amézqueta Lizarragak eta beste batzuek sustatu dutena, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1511181