154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Laneko istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko diru kopuruaren erreklamazioak, 949/2014

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: laneko istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko diru kopuruaren erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 949/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Encofrados y Construcciones Hesan SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut 2015eko urriaren 13ko 11:30ean judiziora ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 9an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1510169