154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 5950/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Lourdes Alonso San Ambrosio eta Rubén Carreres Cruz kondenatzen ditut, maula-falta (Zigor Kodearen 623.4 artikulua) baten egileak eta erantzuleak diren aldetik, egunero 8 euroko kuota ordaintzera hilabete batez, Zigor Kodearen 53. artikuluaren erantzukizun pertsonal subsidiarioarekin.

Erantzukizun zibilaren kontzeptu gisa, 35,40 euroko kalte-ordaina emanen diote Chino Sur jatetxearen legezko ordezkariari, batera eta solidarioki.

Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Lourdes Alonso San Ambrosiori eta Rubén Carreres Cruzi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1510152