4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 222/2015 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula-falta bat dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
32/2015 epaia.
Agoitzen, 2015eko maiatzaren 4an.
Andrea Torroba Ezcurra andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 222/2015 falta-judizioko autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Alde batetik, Elisa Terroba Serranok parte hartu du, eta bestetik, Laura Guerra Hernándezek. Fiskaltzak ere parte hartu du, legeak emandako ordezkaritza erabiliz. Espainiako Erregearen izenean ebazpen hau eman du.
Epaitza: Laura Guerra Hernández andrea absolbitu egiten dut leporatzen zitzaion maula-faltatik.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan bost eguneko epean, jakinarazten denetik aitzina. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.
Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Laura Guerra Hernándezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2015eko uztailaren 10ean.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.
Iragarkiaren kodea: J1510290