2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Batzar orokorraren akordioa
Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2015eko uztailaren 23an egin zuen ezohiko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:
“4.–2015. urteko Plantilla Organikoaren aldaketaren hasierako onespena:
1.–2015. urteko Plantilla Organikoaren aldaketari hasierako onespena ematea.
2.–Plantilla organikoaren aldaketaren espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epea akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik hasiko delarik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.”
Lakuntzan, 2015eko uztailaren 30ean.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Muguruza.
Iragarkiaren kodea: L1511109