154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren 2015/415 Ebazpena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan eta Sakanako Mankomunitateko Estatutuen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera lehendakariaren faltan lehendakariordeari horren ordezkapena dagokiola kontuan hartuta; eta ikusita lehendakariordea falta dela, oporretan dagoelako, eta, beraz, ezin duela lehendakariaren ordezkapena egin.

EBAZTEN DUT

1.–Gorka Ovejero Ganboa jauna lehendakariaren ordezko izendatzea, lehendakaritzaren eginkizun guztiei dagokionez, Garazi Urrestarazu Zubizarreta lehendakariordeak ordezkapena egingo lukeen baldintza berdinetan, aurtengo abuztuaren 10etik abuztuaren 30era bitartean.

2.–Ebazpen hau Gorka Ovejero Ganboa jaunari jakinaraztea eta hurrengo Batzar Orokorrean honen berri ematea.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

A) Berraztertzeko helegitea, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

B) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

C) Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean.

Lakuntzan, 2015eko uztailaren 28an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L1511108