154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Batzar orokorraren akordioa

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2015ko uztailaren 23an egin zuen ezohiko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

5.–5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantzaren hasierako onespena:

“1.–5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantzari hasierako onespena ematea.

2.–Akordio hau eta dagokion espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunez Udaleko Idazkaritzan, epea akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik hasiko delarik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.”

Lakuntzan, 2015eko uztailaren 30ean.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L1511107