154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

Udalkideen dedikazioa, ordainsariak eta bilkura-sariak

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko uztailaren 23an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"ERABAKI DA:

1. Batzarburuaren kargua 5 ordu/asteko dedikazio partzialean gauzatuko dela ezartzea; karguan aritzeagatiko ordainsaria 6.000 euro gordinekoa izanen da urtean (12 soldataren artean banatu beharrekoa). Halaber, agintzea Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak bere gain hartuko dituela dagozkion enpresa kuotak.

2. Erabateko dedikazioa edo dedikazio partziala ez duten batzarkideei Mankomunitateko Batzarraren bilkuretara benetan joateagatik ordaindu beharreko bilkura-sariak onestea, batzarburuak egin proposamenaren arabera: 70 euro/bilkura; gehienez, batzarkide bakoitzak 364 euro jasoko ditu 2015eko ekitaldian, eta 780 euro, berriz, hurrengo ekitaldietan.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako egiazko gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ur Mankomunitateko Batzarra osatzen duten udalen iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2015eko uztailaren 27an.–Batzarburua, Angel Chivite Vicente.

Iragarkiaren kodea: L1511105