154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Balorazio txostena. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Kontuan harturik Bidankozeko Udal Plana 1999an prestatu zela, beharrezkoa da udalerriko Hiri Aberastasunaren Balorazio Txostena berrikustea.

Ikusirik Bidankozeko Hiri Aberastasunaren Balorazio Txostenaren bigarren berrikuspena behin betiko onetsi zela, horretaz arduratzen zen Batzorde Mistoak 2001eko urriaren 10ean hartu eta 2001eko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, argitaratu zen erabakiaren bidez.

Ikusirik Trabajos Catastrales SAk (hemendik aurrera, Tracasa) egin Balorazio Txostenerako proposamena.

Udalbatzak ondokoa erabaki du, aho batez:

1. Udalerriko Balorazio Txostena, Tracasari 2.665,94 euroko zenbatekoan (BEZa barne) esleitu zaiona, berrikustea.

2. Tracasak egin duen udalerriko Hiri Aberastasunaren Balorazio Txostenerako proposamena onestea.

3. Alberto Mainz Urzainqui, David Lalana Salvoch eta Silvia Erlanz Roda Udaleko ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, Bidankozeko balorazio txostenaren berrikuspena hogei egun baliodunean egon dadin jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hau guztia jakinarazten da jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, ohartaraziz administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezula erabaki horren aurka, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Halaber, administrazio publikoek horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Bidankozen, 2015eko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1511079