154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa Zangozako Udalaren 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan aldaketa egiteko 5. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1511084