2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
211/2015 Ebazpena. Alkatetza beste baten esku uztea
Martzillako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen, 2015eko uztailaren 30ean. Hona hemen haren testu osoa:
“2015eko abuztuaren 7tik 14ra, biak barne, herritik kanpo egonen naizenez, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Kanpoan egonen naizen egun horietan Vicente Navarro Goñi Udaleko lehen alkateordea ariko da nire ordez alkate gisa dagozkidan eginkizunetan.
2. Ordezpenak iraupen mugatua izanen du. Horrenbestez, ni itzultzen naizenean, hau da, 2015eko abuztuaren 15ean amaituko da.
3. Ebazpen honen berri ematea lehen alkateorde Vicente Navarro Goñiri.
4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.
Eskuordetza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Martzillan, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1511083