154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Ledeako Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Alkatearen karguaren dedikazio partziala onestea.

2. Alkateak %75eko dedikazio partziala izanen du, eta, horren truke, 15.789,48 euro gordineko lansaria jasoko du urtean. Lansaria hamabi soldataren artean banatuko da, eta horiek aparteko haborokinen hainbanaketa barne hartuko dute; aparteko haborokin bakoitza 1.315,79 euro gordinekoa da. Zenbateko horiei legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.

3. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea alkatea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legeek agindutako moduan.

4. Inolako dedikaziorik esleituta ez duten udalkideek 960,00 euroko kopurua jasoko dute urtean, kide anitzeko organoetara joateagatik. Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

5. Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

6. Hartu diren erabakiek indarra hartuko dute 2015eko uztailaren 1etik aurrera.

7. Erabaki honen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari.

8. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Ledean, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1511104