154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko uztailaren 31n, honako ebazpena eman zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantziak Markel Azkargorta Cid bigarren alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo abuztuaren 17tik 26ra, biak barne, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.”

Leitzan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1511123