154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udalkideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Larragako Udalak, 2015eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Udal berria eratu denez, hautetsiendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidea berrikusi da, Alkatetzak proposatuta. Horrenbestez, gehiengo absolutuaren bidez honako hau onetsi da:

a) Alkatea: dedikazio partziala (700 ordu urtean). Ordainsari gordina: 1.000,00 euro/hil, hau da, 14.000,00 euro/urte (14 soldata), 2015eko uztailetik aurrera ondorioak izanda (Gizarte Segurantzako alta).

b) Zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik: 120 euro/bilkura; gehienez, 1.440,00 euro/urte (PFEZaren araudiari lotuta), ondorioak 2015eko uztailaren 1etik aurrera sortuta.”

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2015eko uztailaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1511063