154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

3. eta 4. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

3/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 47.200,53 euro.

4/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 38.308,94 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2015eko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1511106