154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 97. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 97. lurzatiaren (Elizako zeharkalea-A, 2) xehetasun azterlana. Udalerri honetako Elizako zeharkalea-A, 2ko jabekideen elkarteak sustatu du (IFZ: H.31289267) eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak 2015eko martxoan prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, tokiko jabari publikoko 5,00 m² hartuz hegalkinean; horren ondorioz egungo bolumena handitzen da eta, goiko solairuetan, eraikinaren fatxada nagusiaren lerrokadura aldatzen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Burlatan, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1511140