154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udalkideen ordainsaria eta udal taldeendako diru-kopuruak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 73. eta 75. artikuluetan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari jarraituz, Burlatako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen ordainsariei eta udal taldeendako diru-kopuruei buruzkoa:

1) Udalkideen 2015-2019 legealdiko ordainsarien eta diru-kopuruen araubidea, 2015eko uztailaren 1etik ondorioak sortuta:

a) Alkatetzaren ordainsaria:

Erabateko dedikazioa, ordainsari hauekin: 31.441,20 euro gehi Gizarte Segurantzako kotizazioa. Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuota.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 2015/12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

b) Gainerako udalkideendako ordainsariak:

Udal organoetara joateagatiko diru-kopuruak, bilkurako hurrengo zenbatekoen arabera:

–Osoko Bilkura: 250 euro; 3.000 euroko urteko muga egonen da zinegotziko.

–Tokiko Gobernu Batzarra: 100 euro; 5.200 euroko urteko muga egonen da zinegotziko.

–Informazio batzordeak: 140 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 2.580 euro urtean.

Diru-kopuru horiek hileko 12 kuota berdinetan ordainduko dira, urteko behin betiko likidazioaren kontura.

Diru-kopuru guztiek PFEZaren %2ko gutxieneko atxikipena izanen dute, udalkideak atxikipen handiagoa egiteko eskatu ezean.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 2015/12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

2) Udal taldeendako diru-kopurua, behar bezala funtziona dezaten:

–100 euroko urteko diru-kopuru finkoa, eratutako talde bakoitzarendako.

–1.000 euroko urteko diru-kopuru aldakorra, taldea osatzen duen udalkide bakoitzeko.

Talde bakoitzari dagokion diru-kopuru osoa hileko 12 kuotatan ordainduko da.

Hurrengo urteei begira, eta bestelako erabakirik egon ezean, orain ezarri den zenbatekoa Nafarroako 2015/12/31ko KPI positiboaren edo hori ordezten duen indizearen arabera gehituko da.

Alkatearen edo zinegotzien ordainsari gisa edo udal taldeendako diru-kopuru gisa urte edo ekitaldi ekonomiko bakoitzean jaso beharreko gehieneko mugak proportzionalki murriztuko dira, aldia ez badator bat urte naturalarekin.

Burlatan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1511130