2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
01/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan 01/2015 aldaketa hasiera batean onesten duen Barillasko Udalaren erabakia 2015eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean, eta haren akats zuzenketa, berriz, 2015eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
01/2015 aldaketa aurrekontuan
Kreditu berezia
GASTU GOITITUA:
VI. kapitulua:
433 60107.–Inbertsioak hilerria zaharberritzeko: 22.271,20 euro.
121 62503.–Fotokopiagailuaren erosketa: 3.950,00 euro.
453 62501.–Bestetako hesiak aldatzea: 3.700,00 euro.
Gastuak, guztira: 29.921,20 euro.
FINANTZAKETA:
VIII. kapitulua:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 29.921,20 euro.
Barillasen, 2015eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1511062