154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurizko auto-taxi zerbitzu publikoaren arautegia
Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2015eko uztailaren 3an egindako osoko bilkura berezian, “Aurizko auto-taxi zerbitzu publikoaren arautegia” onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 30 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Luis De Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1511128