2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Udalkideen ordainsariak
Arruazuko Udalak, 2015eko ekainaren 17an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.
Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:
Lehena.–Osoko bilkuretara joateagatik 265 euro, eta urtean, gehienez, bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 1.325 euro urtean.
Alkatea: gainerakoa jasoko du, hautetsiei ordaintzeagatik Nafarroako Gobernuak udalendako ematen duen diru-laguntza amaitu arte.
Bigarrena.–Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaiela adieraztea, indarra duen legeriaren arabera.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.
Uharte Arakilen, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1511102