2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Alkatearen eskuordetza
Aranoko Udaleko alkate andreak, 2015eko uztailaren 22an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
Datorren uztailaren 28tik abuztuaren 8ra bitartean herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,
ERABAKI DUT:
1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Jose Antonio Ruiz Miner alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
Aranon, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.
Iragarkiaren kodea: L1511059