154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren 119/2015 Ebazpena. Alkatetza beste baten esku uztea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko ekainaren 24an. Hona hemen haren testu osoa:

119/2015 Ebazpena, ekainaren 24koa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bitartez José María Osa Torres zinegotziaren esku utzi da Besta eta Gazteriaren Zerbitzua, eskuordetza bereziaren bitartez.

José Manuel Terés Azcona jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluei jarraikiz; izan ere, haien ondorioz alkateak eskuordetza bereziak egiten ahal ditu aipatu arloetako zenbait gai edozein zinegotzik zuzendu eta kudeatu ditzan, betiere lege dekretu beraren 115. artikuluan ezarritako eskumenak gordez.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–José María Osa Torres zinegotziaren esku uztea Besta eta Gazteriaren Zerbitzua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari jarraituz. Eskuordetza horretan zerbitzuaren kudeaketa eta barne zuzendaritza sartzen dira, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena eta egungo araudiaren arabera inoren esku utzi ezin diren eskudantziak kenduta.

Bigarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan xedatuari jarraituz, zinegotzi delegatuari adieraztea bere esku utzitako eginkizunen kudeaketaren berri emanen zaiola Alkatetzari, zinegotzigo delegatua zuzenean Alkatetzaren mende baitago.

Hirugarrena.–Eskuordetzak eragina izanen badu, zinegotzi interesdunak onartu beharko du, eta onartutzat jotzeko, ez da kontrako adierazpenik izan beharko hura jakinarazi eta biharamunetik hiru egun baliodunen buruan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua betetzeko.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzearren, lege testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2015eko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1511070