154. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren 116/2015 Ebazpena. Bigarren alkateordearen izendapena eta eskudantziak beste baten esku uztea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko ekainaren 24an. Hona hemen haren testu osoa:

116/2015 Ebazpena, ekainaren 24koa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bitartez entitate honetako bigarren alkateordea izendatzen da eta haren esku uzten Kirol Alorrari dagozkion eskudantziak oro har.

José Manuel Terés Azcona jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 a) eta 23.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, alkateak libreki izendatuko ditu alkateordeak, Gobernu Batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean; era berean, alkate lanetan ariko dira Alkatetza hutsik dagoenean, harik eta alkate berriak jabetza hartu arte.

Lege beraren 43., 44. eta 114. artikuluen eta haiekin bat heldu direnen arabera, gobernu batzorderik ez den udaletan alkateak alkateordeen esku uzten ahalko du halako eskudantzia batzuen erabilera, betiere deusetan ukatu gabe edozein zinegotziri eskuordetza bereziak ematen ahalko dizkiela eginkizun zehatzetarako.

Kontuan hartuz, eraginkortasuna dela-eta komenigarria dela bigarren alkateordearen esku uztea Kirol Alorreko eskudantziak, betiere zerbitzuen eraginkortasuna hobetze aldera. Orobat, kontuan hartuz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.4 artikuluari jarraikiz, gobernu batzorderik ez den udaletan aski izanen dela Alkatetzaren ebazpen bakar bat alkateordeak izendatzeko eta aipatutako 43. artikuluak aipatzen dituen eskuordetzak egiteko. Bada, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 3 artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Dolores Marin Monasterio Andosillako Udaleko bigarren alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat.

Bigarrena.–Izendatutako bigarren alkateordeak, izendapen ordenaren arabera, Alkatetzaren ekainaren 23ko 115/2015 Ebazpenaren eta ekainaren 24ko 118/2015 Ebazpenaren bitartez izendatutakoekin batera, alkatearen eginkizunak beteko ditu, betiere Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan ezarritako kasuetan.

Hirugarrena.–Bigarren alkateorde María Dolores Marin Monasterioren esku uztea, Alkatetzari kirol alorrean egozten zaizkion eskumenak oro har, aipatu 43.3 artikuluan xedatuaren babesean; hala nola, aipatu alorraren zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne. Ez ditu bilduko, ordea, indarrean dagoen araudiari jarraikiz inoren esku uzten ahal ez diren eskudantziak.

Laugarrena.–Eskuordetutako zinegotziari ohartaraztea ezen, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Alkatetza honek argibideak jasoko dituela haren esku uzten diren eskudantzien kudeaketari buruz, bai eta haren ondoriozko egintza eta xedapenei buruz ere.

Bosgarrena.–Alkateorde izendapenak eta eskudantziak haren esku uzteak eragina izanen badu, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu, eta onartutzat jotzeko, ez da kontrako adierazpenik izan beharko izendapena jakinarazi eta biharamunetik hiru egun baliodunen buruan.

Seigarrena.–Aipatu azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta 46.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, nahiz eta ondorioak izan ebazpen hau sinatu eta biharamunetik beretik.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzearren, lege testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2015eko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1511068