153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 24. EPAITEGIA

Ediktua. 101/2015 prozedura
Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula

Zitazioa agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 24. Epaitegia.

Zein auzitan: 101/2015 judizioa, María Esther Ibáñez Porcarrek eta Beatriz Sánchez Lechugak sustatua, kaleratzea dela eta.

Zitatuak: Luis María Magaña Ruiz, Sofía María Luisa Magaña Darrigrand, Natalia Magaña Darrigrand eta Catalina Darrigrand, Vino y Gastronomía Comunicación SL, epaiketa horretako alderdi demandatu gisa.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta, hala badagokio, María Esther Ibañez Porcarrek eta Beatriz Sánchez Lechugak, Vino y Gastronomía Comunicación SLk judizioko egitate eta inguruabarren gainean eskatutako galdeketa erantzutea, epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Non eta noiz agertu behar duten: epaitegi honen egoitzan (Princesa kalea, 3, 8. solairua, 28008), 1.1 judizio-aretoan, solairuan baitago, 2015eko irailaren 14ko 10:45ean.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJLaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak (LJLaren 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore batek nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatu batek ordezkatuta agertzeko asmorik badu, hala adierazi beharko zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (LJLaren 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan Prozedurari buruzko Legearen 91. artikuluari dagokionez).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak Epaitegiko Idazkaritzan aztertzen ahal ditu autoak, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2015ko ekainaren 19an.–Idazkari judiziala, Marta Menarguez Salomón.

Iragarkiaren kodea: J1509800