153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 344/2014 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

73/2015 epaia

Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás.

Barruti judiziala: Tutera (Nafarroa)

Eguna: 2015eko ekainaren 19a

Alderdi demandatzailea: Samuel Ortega Vaquero jauna.

Prokuradorea: María José Ayala Lázaro andrea.

Abokatua: Sergio Nogués Marco jauna.

Alderdi demandatua: Youssef Chbouki jauna.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: kontratuz kanpoko erantzukizuna. Zerbait egiteko kondena.

Epaitza: osorik ezestea María José Ayala Lázaro prokuradore andreak, Samuel Ortega Vaquero jaunaren izenean, auzi-ihesean den Youssef Chbouki jaunaren kontra jarritako demanda. Auzi-jartzailea kondenatzen da prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Eraman bedi jatorrizkoa Epaien Liburura, eta utzi lekukotza nahikoa jatorrizko autoetan.

Epai honek ez du gauza epaituaren ondoriorik sortzen, eta haren aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke jakinarazpenaren ondoko hogei egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Youssef Chboukiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2015eko uztailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1509907