153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 564/2015 ofiziozko prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 564/2015 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Atama Uchennari zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2015eko urriaren 21eko 9:35ean Iruñeko 103. judizio-aretoan (lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko ekainaren 30ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1509903