4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua.
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 298/2013 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 298/2013 zenbakiko prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Interesdunei zitazioa egiten zaie adiskidetze-ekitaldietara agertzeko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldira eta judiziora, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). Adiskidetze-ekitaldia 2015eko otsailaren 24an eginen da, 10:15ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko otsailaren 24an, 10:20an, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Eta Grupo Dulca SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Eta Grupo Dulca SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 9an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1500368