153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Noaingo Aunditrans SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Noaingo Aunditrans SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko erabakiaren testua (kode zenbakia: 31100241012015) aztertu da, Erregistro honetan 2015eko ekainaren 16an sartu zena, eta enpresaren legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2015eko maiatzaren 14an izenpetu eta 2015eko ekainaren 19an zuzendu zutena. Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko ekainaren 23an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

HITZARMEN KOLEKTIBOKO AKATS ZUZENKETAREN AKTA

Enpresak Imarkoainen (Nafarroa) dituen lokaletan bildurik, 2015eko maiatzaren 14ko 9:00etan.

Batetik, David Zabalza Induráin, Aunditrans SL enpresaren izenean eta hura ordezkatuz

Bestetik, Carlos Porta San Román, langileen izenean eta haiek ordezkatuz, langileen ordezkari gisa

ADIERAZTEN DUTE:

Enpresako hitzarmen kolektiboa 2015eko urtarrilaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidalirik eta hartan argitaratua ikusirik, akatsa atzeman da soldaten tauletan, eta “guztira urtean” zutabea kendu behar da (taulako lehenbiziko zutabea).

ERABAKITZEN DUTE ETA ESKATZEN:

Lehenbizikoa.–Akatsa zuzendu dadila, eta behar den taula argitaratu. Hona hemen:

SOLDATA GORDINA HILEAN

SOLDATA GORDINA URTEAN

1. taldea. Goi mailako langileak eta teknikariak

Zerbitzuburua

1.456,90

21.853,49

2. taldea. Administrariak

Atalburua

1.132,16

16.982,46

Bulegoburua

1.085,77

16.286,52

1. mailako ofiziala

1.027,20

15.407,98

2. mailako ofiziala

994,70

14.920,52

Administrari laguntzailea

964,63

14.469,38

16-17 urteko izangaia

833,77

12.506,52

Bisitaria

964,63

14.469,38

3. taldea. Mugimenduko langileak

Salgaien garraioa

1. mailako trafikoburua

1.085,78

16.286,65

2. mailako trafikoburua

1.027,20

15.407,98

3. mailako trafikoburua

1.002,96

15.044,39

1. mailako gidari mekanikaria

1.033,33

15.500,00

2. mailako gidari mekanikaria

1.000,00

15.000,00

3. mailako gidari mekanikaria

966,67

14.500,00

Gidari aprendiza

606,00

9.090,00

Gidaria

1.018,12

15.271,81

Furgonetako gidaria

987,19

14.807,90

Laguntzailea

978,35

14.675,31

Eskorga gidaria

987,19

14.807,90

4. taldea. Lantegiko langileak

Lantegiburua

1.150,61

17.259,17

Arduraduna

1.035,86

15.537,89

1. mailako ofiziala

1.006,86

15.102,85

2. mailako ofiziala

998,68

14.980,18

3. mailako ofiziala

983,61

14.754,14

Lantegiko sehia

974,81

14.622,22

16-17 urteko aprendiza

789,48

11.842,22

Bigarrena.–Juan Ignacio Carballo Erburu jaunari baimena ematea lan agintaritzari aurkezteko.

Stua.: Carlos Porta San Román. Stua.: David Zabalza Induráin

Imarkoainen, 2015eko maiatzaren 14an.

Iragarkiaren kodea: F1509558