153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 354/2015 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2015eko ekainaren 24an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 354/2015 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Financiera El Corte Inglés EFC SAk sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatuta eta Fernando Salvide Echeverría legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den María Teresa Juaristi Martínezen aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Financiera El Corte Inglés EFC SAk, Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatuta, jarritako demanda, auzi-ihesean den María Teresa Juaristi Martínezen aurka. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila hirurehun eta hogeita hamar euro eta laurogeita hamalau zentimo (1.330,94 euro) ordaintzera. Kostuak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu zeren, zenbatekoa dela-eta egindako hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta María Teresa Juaristi Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015ko ekainaren 24an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1509789