153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da Urrotz-Hiriko udal mugapeko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.

Urrotz-Hirian, 2015eko uztailaren 30ean.–Jarduneko alkate udalburua, José Joaquín Betelu Corcuera.

Iragarkiaren kodea: L1511091