153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Fitxategi berria

Ribaforadako Udalak, 2015eko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Lantegi eskola izeneko fitxategia sortzea. Hona hemen haren ezaugarriak:

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: Ribaforadako nekazaritza ekologikoko “El Pedriñal” eskola-enplegu tailerraren kudeaketa ahalbidetzea: ikasleen prestakuntza, laneratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datu pertsonalak aurkezten baitituzte berariazko inprimakietan eta behar diren dokumentuak ematen baitituzte.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: eskolako ikasleak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia, helbide elektronikoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak. Sexua, nazionalitatea, jaioteguna.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Enpleguko xehetasunei buruzko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.”

2.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Navadat-era eta Udaleko Kontu Hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioetarako.”

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

Ribaforadan, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1510678