2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko
deialdiaren oinarriak, Orkoiengo ikastetxe publikoetan jateko
diru sariak eman beharrez. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, Orkoiengo ikastetxe publikoetan jateko diru sariak eman beharrez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, oinarriak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 28an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1511036