2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa xehakatua Udalaren Hirigintza Planean, Estetikaren ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa
Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua Udal Planean, Estetikaren ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa. Sustatzailea Udala bera da.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
ERANSKINA
–Estetikaren ordenantza aldatzea S-3 Z-I sektoreko zati batean (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1510855