153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Batzordeburutzen gaineko eskuordetzea

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko uztailaren 16an. Hona hemen haren testu osoa:

2015eko uztailaren 16eko 191/2015 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Haren bidez, zenbait informazio batzordetako zinegotziak eskuordetu dira batzorde horietako burutzetarako, eta informazio batzordeetako Idazkaritza udal enplegatuei esleitu zaie.

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanuevak,

Ikusirik Oltza Zendeako Udalak 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkura berezian hartutako erabakia, haren ondorioz sortu baitira informazio batzorde iraunkorrak, hori guztia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatuarekin bat.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 125. artikuluari jarraikiz, honako hau xedatzen baitu:

Informazio Batzordeak sortzeko erabakian zehaztuko da haien osaera zehatza, honako arau hauek kontuan harturik:

a) Alkate edo udalburua da, berez, guztietako burua; halarik ere, egiazko burutza lanetarako edozein zinegotzi eskuordetzen ahal du, betiere batzordeak berak hala proposaturik eta batzordean berean egin hautespenaren ondotik.

b) (...)

c) (...)”

Kontuan harturik 2015eko uztailaren 16an informazio batzorde iraunkorrek bilkura egin dutela beren eratzeari ekiteko eta, hala behar badu, Alkatetzak eskuordetuta beren egiazko burutza izanen duen hautagaia hautatzeari ekiteko.

Informazio batzorde iraunkorren egiazko burutzetarako eskuordetzea egiteko proposamenak aintzat harturik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 125. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz eta Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 55.3 artikuluaren babespean, honela baitio: ‘’izaera bereko egintza bat baino gehiago eman behar denean –hala nola izendapenak, emakidak eta lizentziak– denak egintza bakarrera biltzea erabaki dezake eskumena duen organoak. Egintza bakar horretan zehaztuko dira pertsonak edo bestelako zer-nolakoak, interesdun bakoitzari egintzak zein ondorio dakarzkion zehazteko”.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Ebazpenaren datatik aitzina eta informazio batzordeek egindako proposamenekin bat, ondotik ematen diren zinegotziak eskuordetzea, informazio batzorde iraunkor hauetan buru egin dezaten, haien kide baitira:

–Hirigintzako, Industrietako eta Obretako Informazio Batzordea: M.ª Reyes Latienda Martínez.

–Kulturako, Kiroleko, Gazteriako eta Bestetako Informazio Batzordea: Olga Parejo Pérez.

–Gizarte Zerbitzuetako, Emakumearen, Hirugarren Adineko, Hezkuntzako eta Osasuneko Informazio Batzordea: Joana Miren Ruiz Goicocheta.

–Euskarako Informazio Batzordea: Olga Parejo Pérez.

Bigarrena.–Eskuordetze hau denbora mugarik gabe egiten da eta,Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114. artikuluaren 2 eta 3. idatz-zatiekin bat, emateko eskatzen diren baldintza berak beharko ditu baliogabetzeko edo aldatzeko. Eskudantzien gaineko eskuordetzea, eraginkorra izateko, eskuordetzearen hartzaileak onartu beharko du. Eskuordetze hori isilbidez onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, eskuordetzearen hartzaile den kideak ez badio organo eskuordetze emaileari berariaz adierazten ezen ez duela eskuordetzea onartzen.

Hirugarrena.–Ondoko udal enplegatuak informazio batzorde iraunkorretako idazkariak izanen dira eta haien bilkuren aktak idatzi beharko dituzte:

–Ogasuneko, Langileriako, Erosketetako eta Mantentze-lanetako Batzordea: Raquel Albeniz Martínez de Lizarrondo.

–Hirigintzako, Industrietako eta Obretako Batzordea: Maria Liernia Garmendia Ariztimuño

–Kulturako, Kiroleko, Gazteriako eta Bestetako Batzordea: Amaya Satrustegui Aldaz

–Gizarte Zerbitzuetako, Emakumearen, Hirugarren Adineko, Hezkuntzako eta Osasuneko Batzordea: Maria Liernia Garmendia Ariztimuño

–Euskara Batzordea: Amaya Satrustegui Aldaz

–Kontzejuekiko Harremanetako Informazio Batzordea: Jon Ander Mendinueta Ochotorena.

Bertze langile bat udal enplegatuak ordezkatzen ari bada, ulertuko da batzordeko Idazkaritzaren esleipena haren ordezkoari egina dela.

Betiere, Udaleko idazkari Jon Ander Mendinueta Ochotorenak enplegatu guztiak hautatzen ahalko ditu batzordeetako Idazkaritzarako, bidezkotzat jotzen bada.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1510529