2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak
Murchanteko Udalak, 2015eko uztailaren 9ko osoko bilkura berezian, udalkideendako ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen:
–Alkatearen lansaria: 22.000 euro urtean gehi gizarte aseguruak (lanaldi erdia).
–Batzordeetara joateagatik: 25 euro.
Kontratazio mahaietara joateagatik: 25 euro.
–Osoko bilkuretara joateagatik: 40 euro.
Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik: 100 euro.
–Dietak: 60 euro 50 km-tik beherako bidaietan eta 90 euro, berriz, distantzia 50 km-tik gorakoa bada.
–Kilometrajea: Nafarroako Gobernuak bere langileendako ezarritakoaren araberakoa izanen da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Murchanten, 2015eko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1511039