153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Alkatetzaren eskuordetzeak

Jarraian aipatzen diren Alkatetzaren ebazpenen bidez eskuordetze orokorrak egin ziren, azaltzen diren ahalmenak emateko, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan xedatutakoarekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua).

149/2015 Ebazpena, ekainaren 19koa, Miguel Ángel Arnedo Imaz hirugarren alkateordearen esku uzten dituena, orokorrean, hirigintza, etxebizitza eta ingurumena babesteko esku hartzearen alorrean Alkatetzeari dagozkion eskumen guztiak, baita jabari publikoko ondasunak erabili eta okupatzeko baimenen arlokoak ere, bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haiek oro har kudeatzekoa; orobat, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena, barne izanik legezko nahiz erregelamenduzko arau-hausteak izaten direnean zehapenak ezartzeko ahalmena, eta organo eskuordetuak emandako egintzen kontrako berraztertzeko errekurtsoak ebaztekoa, baina eskuordetze horretatik kanpo geldituko dira indarra duen araudiaren arabera eskuordetu ezin diren gaiak.

Eskuordetu diren eskumenak zehatz-mehatz adieraztea, ezertan ukatu gabe zerbitzuko zuzendaritzaren eta kudeaketa orokorraren eskuordetze orokorra eta aurreko lerroaldean xedatutakoa:

1.–Obra orotako lizentziak ematea, barne izanik jarduera sailkatuetarako eta irekitzeko lizentziak.

2.–Lehen erabilerako lizentziak edo lokalak okupatzekoa ematea.

3.–Betearazteko aginduak ematea, jabeek higiezinak segurtasunari, osasungarritasunari eta apaindura publikoari zor zaizkien baldintzetan zaindu ditzaten.

4.–Hirigintzako diziplina betearaztea.

5.–Nahitaez eman beharreko udal zerbitzuei loturiko obrak zaindu eta jarraipena egitea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 26.1 artikuluan aipatzen baitira (herriko argiak, hilerria, hondakin bilketa, edateko uraz hornitzea, estoldak eta eremu publikoen zoladura).

6.–Lizentziak eta baimenak ematea jabari eta erabilera publikoko ondasunen erabilera pribatiborako eta/edo aprobetxamendu berezirako, horiek alkateak eman ohi dituenean.

Ematen diren ebazpenetan, eskuordetzea izan dela adierazi beharko da.

150/2015 Ebazpena, ekainaren 19koa, Vicente Jesús Navarro Goñi lehen alkateordearen esku uzten dituena, orokorrean, kulturaren eta kultur ekintzaren alorrean Alkatetzeari dagozkion eskumen guztiak, barne izanik hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena eta, orobat, legezko nahiz erregelamenduzko arau-hausteak izaten direnean zehapenak ezartzeko ahalmena, eta organo eskuordetuak emandako egintzen kontrako berraztertzeko errekurtsoak ebaztekoa, baina eskuordetze horretatik kanpo geldituko dira indarra duen araudiaren arabera eskuordetu ezin diren gaiak.

Eskuordetu diren eskumenak zehatz-mehatz adieraztea, ezertan ukatu gabe zerbitzuko zuzendaritzaren eta kudeaketa orokorraren eskuordetze orokorra:

1.–Martzillako Udalaren kultura alorrean bere eskumenekoak diren helburuak planifikatu eta programatzea.

2.–Eskuordetutako eskumenen gaineko erabakiak argitaratu, gauzatu eta betetzeko agintzea.

3.–Bere eskumeneko gaiei buruzko ebazpenak eta erabakiak proposatzea Alkatetzari eta Udalaren Osoko Bilkurari.

4.–Kultur jardueren gastuak baimendu eta xedatzea, eta kreditu erreserbako ebazpenak ematea kontratazio prozeduretan, baldin eta eskatzen ahal den tramite bakarra faktura edo kreditu erreserba gehi faktura aurkeztea bada; kasu horretan sinadura eskuordetuko da egiten diren kontratuak formalizatzeko.

5.–Organo eskudunari proposatzea lankidetza hitzarmenak sina daitezela; hain zuzen ere, diru-laguntza publikoen arloko legediari jarraikiz, herrikoak diren irabazi asmorik gabeko kultur entitate eta elkarteekin sinatu ahalko direnak, hala nola musika bandak, dantza taldeak, txarangak eta antzekoak, Nafarroako toki entitateek antolatzen edo sustatzen dituzten kultur, festa eta arte jardueretan eta folklorea zabaltzekoetan parte hartzen dutenean; parte-hartzeak ez du kontraprestaziorik izanen.

6.–Beste administrazio publiko edo entitate pribatu batzuei eskaerak egitea, kultur jardueren finantziaziorako.

Ematen diren ebazpenetan, eskuordetzea izan dela adierazi beharko da.

Martzillan, 2015eko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1510609