153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Marañongo kale izendegiko aldaketak. Hasierako onespena

Udalerriko kale izendegia aldatzeko proposamena ikusirik, Marañongo Udalak, 2015eko martxoaren 18an egin batzar orokorrean, hau erabaki du bertan ziren guztiak bat etorrita:

Lehenbizikoa.–Marañongo udalerriko kale izendegian honako aldaketak hasieran onestea:

–Diseminado bideak Paraje izena hartu du.

–Diseminado Las Cercas bideak Paraje las Huertas izena hartu du.

–Diseminado bideak (1. poligonoko 283. lurzatia) Bernedoko errepidea, z/g izena hartu du, Molino de la Peña izenarekin.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia argitaratuta, bizilagun eta interesdunek azter dezaten Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Marañonen, 2015eko martxoaren 18an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1510667