153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Hautetsien ordainsaria

Oibarko Udalak, 2015eko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Javier Iribarren Pérez alkateak 158 euroko kalte-ordaina jasoko du osoko bilkuretara eta informazio batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joaten den aldiro, eta gehienez ere 4.196,43 euro urtean. Delako kalte-ordain hori urtero eguneratuko da, betiere Nafarroako Gobernuak hautetsiendako onesten duen ehuneko berbera aplikatuz.

2. Zinegotzi guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, betiere behar bezala baimendurik eta justifikaturik badaude.

Erabakia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Leatxen, 2015eko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Javier Pérez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1510915