153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMARKOAIN

Ordenantza, Imarkoaingo Kontzejuaren titulartasuneko herrilurren esleipena, erabilera eta aprobetxamenduak arautzen dituena Hasierako onespena

Imarkoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2015eko uztailaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Imarkoaingo Kontzejuaren titulartasuneko herrilurren esleipena, erabilera eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean agertuko da, behar den bezala, eta hilabetean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Imarkoainen, 2015eko uztailaren 29an.–Kontzejuko burua, Jesús Alberto Abaurrea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1511054