2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 29. lurzatiaren xehetasun azterlana, Hijas de María Inmaculada Marianista kongregazioak sustatua (ESTDETALLE/2015/2 espedientea).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
TESTU ARAUTZAILEA
“1. araudia
Araudi orokorra.
Mugapena:
–1. poligonoko 29. hiri lurzatia.
Hirigintzako helburuak:
–Lehendik dauden erabilerak eta eraikinak finkatzea, eta handitzeko determinazioak ezartzea.
Sailkapena: hiri lurzoru finkatuak:
–Sailkapena: ekipamenduetarako.
–Onartutako jarduketa motak: lehendik dauden erabilerak eta eraikuntzak kontserbatzea, egokitzea eta handitzea.
Eraikuntzaren baldintzak:
–Eraikuntza baldintzatzen duten parametroen ondorioetarako, jatorrizko eraikuntzarenak hartuko dira horrelakotzat.
Beste determinazio batzuk:
–Lerrokaduren planoan grafiatutako eremuan eraikitzeko baimena izanen da, betiere eraikinaren arkitektura ezaugarriei eutsita”.
Uharten, 2015eko uztailaren 28an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
ERANSKINA
–Dokumentazio osagarria (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1510877