153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udalkideen ordainsariak

Gesalazko Udalak, 2015eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, udalkideei honako ordainsariak ordaintzea onetsi zuen:

–Alkatea: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56.2 artikuluan aurreikusitako kalte-ordainetako bat. Udaleko alkate udalburua den aldetik, legealdi hau amaitu arte María Vicenta Goñi Azanzak jasoko duen kalte-ordaina 70,00 eurokoa da, osoko bilkuretara joateagatik, gainerako zinegotziek bezala. Halaber, karguan dedikazio partzialean aritzeagatik azken legealdian jasotako zenbateko berdina jasoko du: 708,34 euro gordin hilean, aparteko haborokinak barne hartzen dituena, gehi Gizarte Segurantzaren kostua.

–Zinegotziak: bilkuretara joateagatik jasoko dituzte ordainak, 70,00 euro bilkurako, atxikipena barne.

Zinegotziek eta alkateak bilkuretara joateko egiten dituzten kilometrajeak ordainduko dira.

Gesalatzen, 2015eko uztailaren 9an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1510737