153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Makalen oihan enkantea

Udal honek, Nafarroako Gobernuak Mendi Zerbitzuko zuzendariaren 2015eko ekainaren 30eko 408 Ebazpenaren bidez behar bezala baimenduta, eta Osoko Bilkurak 2015eko uztailaren 27an onetsitako baldintzetan oinarrituz, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Makalen lote bakarra, Campo Bajo eta Planaz alderdietan. 982 makal daude. Balorazioa: 37.210 euro gehi BEZa.

Proposamenak, gutunazal itxietan, Udal Idazkaritzan aurkeztu behar dira, hogeigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Plikak jarraian irekiko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Kasedan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1511045